I Hik Hasi Udako Topaketak: Erantzuna, ezin hobea

2000-05-01
Antolatzaileon aldetik helburua gutxienez 300 matrikula izanik, gure nahia 500 matrikule-tara heltzea zen . Hala ere, Udako Topaketa Pedagogikoek aurreikuspen guztiak gainditu dituzte. Izen emate epearen amaierarako 653 lagun genituen jada zerrendan izena emanda.
 
 
Erantzun jendetsu hau guztiz pozgarria da. Aurreikuspen guztiak gainditze honek antolakuntza lanak zailduko dizkigu. Ondorioz berregokipen batzuk egin beharrean izango gara. Ziur egon guztien berri garaiz adieraziko dizuegula.

Ikastaro batzuetan guk ezarritako kopuru mugatua gainditu bada ere epe barruan izena eman duten 653 horiei era egokian erantzuteko konpromezua hartzen dugu : azpitaldeak egin, irakasleak gehitu, areto handiagoak lortu eta behar diren neurriak hartuz.

Zenbaitzuk, epez kanpo ematen ari dira izena. Hauek, plazak geratzen den ikastaroetan soilik parte hartu ahal izango dute:

- Kopuru mugatua ez duten ikastaroetan :

1.- Vigotski.

8.- Bigarren Hezkuntzan euskararen erabilera nola sustatu.

11.- Atxikimenduaren inguruan: eskolaratze egoki baten bila.

- Kopuru mugatua izan arren lekua geratzen den ikastaroetan

4.- Afektibitatea eta Sexu Hezkuntzako C tailerrean (5 plaza).

5.- Plastikako A taldean (6 plaza) eta B taldean (3 plaza).

9.- Ingelesa Haur Hezkuntzan (7 plaza).



Ikastaro ezberdinetan aritzeko aukera

Hainbatek galdetzen du ea egun ezberdinetan posible den ikastaro batean baino gehiagotan parte hartzea.

Lehen aipatu bezala, kopuru mugatua duten ikastaroetan oso zaila ikusten dugu, ia plaza guztiak beteta daudelako, jada.

Kopuru mugatua ez duten ikastaroetan, berriz, gure aldetik ez da trabarik egongo, bakoitzak berarentzat egokiena dena aukera dezan.



"Lanbide Heziketa euskalduntzeko saiakerak" ikastaroa bertan behera

Urtero bezala, EHUk Udako Ikastaroak antolatu ditu: 58 ikastaro, 3 biltzar, 3 eskola eta 4 tailer. Guztira 67 jardunaldi izango dira.

58 ikastaro horietatik 2 euskaraz izango dira. Eta bi horietako bat hezkuntzaz jardungo da:" Profesionalen euskalduntze-alfabetatzea" izenburupean.

Aipatu ikastaroa aztertzerakoan, guk antolatu dugunaren antzekoa dela ohartu gara. Hizlari batzuk bi ikastaroetan errepikatzen dira eta antzekotasuna muturrera eramanez, HIK HASIk antolatu duenaren egun beretsuetan izango da. Hau da, uztailaren 6, 7 eta 8an.

Hau guztia kontuan izanik, eta HIK HASIren egitekoa Euskal Hezkuntzan dauden hutsuneak betetzen ahalegintzea denez, EHUk antolatzen duen ikastaroak guk ikusitako hutsunea ongi asko bete dezakeela uste dugu. Zertarako, bada, bi ikastaro ezberdin egin eta entzuleak banatu?

Hori izan da HIK HASIren Udako Topaketetatik 10. ikastaroa bertan behera geratu izanaren arrazoia.