Paulo Freire <br />lau haizetara
Rezifeko Oswaldo Cruz ikastegian ikasi zuen ondoren Zuzenbide Fakultatera joanik. Giza Zientzien arloan zeukan aukera bakarra izan zen, oraindik Pernanbucon ez baitzegoen heziketako prestakuntzako goi mailako ikasketarik.
Zuzenbide ikasketak amaitu aurretik Lehen Hezkuntzako maistra zen Elza Maia Costa de Oliveira ezagutu eta berarekin ezkondu zen. Elzak eragin erabakigarria izan zuen Paulok bere Zuzenbide ikasketak utzi eta pedagogiara dedikatzeko. Alfabetatze lanaren lehenengo saioan, Brasilgo Casa Amarelan, Elzak eta Paulok bost auzokide ez-alfabetaturekin metodologia lantzen hasi ziren. Garrantzitsua da eta gutxitan aipatzen da Elzak izan zuen garrantzia. Ez zen pertsona aditua akademikoki behintzat, baina Rezifeko irakasle eta eskola bateko zuzendaria zen.
Pernanbucoko Hezkuntza eta Kultura Sailean egin zuen lan Freirek, han helduen alfabetatze metodoa zehazten hasi zelarik. Bere tesian ikaslearengan zentraturiko eskola demokratikoaren beharra islatu zuen, bere buruari eraldaketa sozialak bultzatzen zion kontzientzia kritikoa zabalduz.
Freirek hezkuntzarekiko duen ikuspuntua hezitzaile kritiko eta aurrerakoien irakas-praktikarako ezinbestekoak diren jakiteak kontsideratzea izango litzateke. Horretarako gogoeta kritiko bat proposatzen du, zeinetan teoria eta praktikaren harremana ezinbestekoa den. Jarduera horretan hezigaiak jakite ekoizpenean subjektutzat hartu behar du bere burua. Hortaz, irakastea ez da ezagutza transferitze hutsa. Irakastea ezagutza eraikitzeko ahalbidea sortzea da.
Planteamendu hori testuinguru demokratiko batean murgildu beharko litzateke, horrela gaur egun hain nagusitua dagoen hezkuntza bankarioari aurre egin geniezaiokeelarik.
Sistema kapitalistak bermatzen duen irakaskuntza bankarioak hezigaia eta hezitzailearen sormena deformatu egiten du. Honi aurre egin ahal izateko modu bakarra errebeldiari eustea litzateke, hau da, bankarismoaren ahalmen pasibotzailearen aurka inmunizatzea litzateke antidotorik egokiena.
Bere lanaren hedapena
1961etik aurrera Paulok heziketa eta herri kulturaren alorrean lan praktiko zabala burutu zuen. Rezifen pertsona helduen hezitzaile gisa ibili zen, hitz sortzailearen metodoa garatuz. 1964eko estatu kolpeak ahalegin hauek guztiak bertan behera utzi zituen. Paulok praktika elkarrizketatzailearen alde eta autoritarismoaren kontrako proposamena planteatu zuen. Bere ustetan, pertsonak beraien artean komunikatzeko jaioak dira eta askatasunerako ekintza pedagogikoa gauzatzeko, aldeko baldintza ekonomikoak, sozialak eta politikoak erabili behar ditugu.
Freirek ezinbestekoa jotzen du hezigaiak subjektutzat hartzea bere burua eta hortarako berrezagutzeko gaitasun eskubidea aldarrikatzen du. Izakiak bere burua onartzeak izaki pentsatzailea, komunikatzailea, eraldatzailea, sortzailea eta amesgilea dakar, amorrua sentitzeko eta maitatzeko gai dena.
Goulart lehendakariaren gobernu zapuzketak 1964ean kartzelara eta geroago erbestera eraman zuen. 1964-1969 bitartean Txilen bizi izan zen, bere teoria eta praxia garatzen jarraitzeko toki ezin hobea aurkituz. Txilen lau urte eta erdi egon zen, helduentzako hezkuntzaren lanari jarraipena eman ziolarik. Garai honetan Zapalduen Pedagogia (1968) liburua idatzi zuen. "Isiltasunaren kulturaren erdian, Brazilen, eta Hirugarren Munduko gizona naizen aldetik, isiltasunaren kultura horretako herri haietan bertan sortutako hezkuntza teoria lantzen hasi nintzen, eta ez helduen alfabetatzerako metodo mekaniko bat . . .".
1969an UNESCOko aditu izendatu zuten. Urte berean Harwardeko unibertsitatean eskolak ematen zituen. Hurrengo urtean aipaturiko eskuizkribua argitaratu eta bere lanik garrantzitsuena bilakatuko da: Pegagogia do oprimido.
Estatu Batuetako garaia ere oso garrantzitsua izan zen, hainbat unibertsitaterekin harremanetan jartzeko aukera izan baitzuen, bai amerikarrekin eta bai europarrekin. Hau guztia zela medio, bere hezkuntza filosofia landuz eta eratuz joan zen.
Beraz, bere ibilbidea bi zatitan bana dezakegu; bata Txilen burututako alfabetatzea, eta bestea Estatu Batuetan, eta beranduago Suitzan, non bere hezkuntza filosifia hedatu eta sakondu baitzuen. Berarentzat pertsonek beraien hitzak esaten ikasi behar dute, ez besteenak errepikatzen."Elkarrizketaren bitartez gizabanakoa bere historiaren sortzaile eta subjektua bilakatzen da, heziketa prozesua ezingo delarik inoiz neutrala izan"
Harwardeko irakastaldia eta gero Ginebrara joan zen, non Elizetako Munduko Kontseiluko Hezkuntza Sailburu izendatu zuten.
1980an Brasilera itzuli zen. Hasieratik hasi behar izan zuen 16 urteko ausentzia izan ostean.
1989 eta 1992 bitartean Sao Pauloko Hezkuntza Udal Idazkaritzako ardura hartzen du. Ondoren Sao Pauloko Unibertsitateko eskolen, bere jatorrizko Rezifereneta arrazoi desberdinengatik egiten dituen bidaien artean banatzen du bere denbora. Idazle eta irakasle lanetan gehiago dabilen urte horietan sari berezi bat jasotzen du, besteak beste.
Bartzelonan (1994) Pedagogia kritikako biltzarrean parte hartu zuen eta entzuleria sorgindu egin zuen. Berriro ere bere presentzia eta diskurtsoa errealitate bihurturiko esperantza eta utopia aire bat izan zen. Bere ikastaldi eta bidaiekin jarraitzen du, ekoizpen literarioa gauzatzea oztopatu gabe. Subjektibitatea-objektibitatea, gorpuztasuna-abstrakzioa, poesia-zientzia uztartzen ditu.
Bere eguneroko bizitzan kezka bat sortzen zaio: "Zein heziketa mota beharko dute hurrengo mendeko gizon eta emakumeek, ekonomia, hedabide eta kulturaren globalizazioaren, kapitalismoaren, eta berean, nazionalismo, arrazakeria, bortxa eta indibidualismoaren nolabaiteko garaipenaren mundu konplexu honetan bizitzeko?".
FREIRE, Luti. Paolo Freireren semea.
Zer garrantzi izan du Elza Maia bere lehen emazteak Paulo Freireren bizitzan eta obran?
Garrantzitsua da eta gutxitan aipatzen da gure amak izan zuen garrantzia. Ez zen pertsona aditua akademikoki behintzat, baina Rezifeko irakasle eta eskola bateko zuzendaria izan zen. Hau guztia alde batera utzi zuen familiakoei dedikatzeko. Beraz, pertsona bezala ezagutzera emateko eta emakume bezala errekonozitzeko beharra dago. Alfabetatzearen lehenengo frogan adibidez, ondorioak ikusi eta gero gure ama alde teknikoaz arduratzen hasi zen, eta , aldiz, alderdi filosofikoaz eta praktikoaz.
Zein izan da zuen aitarekin izandako harremana?
Gurekin hitz egin nahi zuenean ez zituen arauak jartzen, oso gozoa eta maitagarria zen. Beldurtu egiten nahiz berak orain eta lehen internazionalki duen dimentsioarekin nahiz eta etxean hori ez islatu. Gure amak etxeko arazoak konpontzeko gaitasun psikologiko handia zuen, batzuetan zaila baitzen aitarengana hurbiltzea oso pertsona sentibera zelako. Beraz, gure ama bitartekari gisa ibiltzen zen gu eta aitaren artean.