Kataluniako Hezkuntzarako Gizarte foroa

2005-04-01
 
 
Otsailaren 25, 26 eta 27an Bartzelonako Unibertsitatean Kataluniako Hezkuntzarako Gizarte Foroa burutu zen. Bertan, hezkuntzari buruzko hainbat hitzaldi, mahainguru, eztabaidagune, tailer eta aurkezpen plazaratu ziren. Guztira 1.400 kidek hartu zuten parte.



Frei Betto, Brasilgo idazlea eta hezkuntzan aditua:"Hezkuntzaren helburua ez da gaitasunak dituzten profesionalak sortzea, gizon eta emakume zoriontsuak egitea baizik."



Maria Nalva Rodrigues de Araujo, Brasilgo Bahia Unibertsitateko Soziologia irakaslea eta MSTko hezkuntza ordezkaria: "Kultura ezberdinen errespetutik etorri behar du mundu berriak."



Claudia Korol, Argentinako Madres de la Plaza de Mayo Unibertsitateko irakaslea: "Gurea, herri unibertsitatea da, eta administraziotik aparte egoteak zentzu herritarra mantentzen laguntzen digu."



Brasil, Venezuela eta Kuba: Hezkuntza eraldatzeko ekarpenak zeritzan mahainguruan: "Neoliberalismoari aurrean jarri behar dizkiogu elkartasuna eta denontzako hezkuntza."



Xabier Bonal, Rosa Cañadel, Mercé Chacón, Josep Menéndez eta Joan Jordi.

"Hezkuntzarako eskubidea: eskola publikoa/eskola kontzertatua" zeritzan mahaingurua.

Zerbitzu publikoaren inguruan zentratu zen eztabaida nagusia.

Roberta Roberti italiarrak Italiako eskola publikoaren egoera aurkeztu zuen. Eskola publikoak ikasleen % 95 jasotzen du Italian. Gaur egun, pribatizazio prozesua dela-eta, hango eskakizunak irakurri zituen.

Gai horri buruz, azken agurrean Kataluniako hezkuntza kontseilariak zera adierazi zuen: Kataluniako Gobernuaren asmoa diru publikoa jasotzen duten ikastetxe guztiekin sare bakarra egitea dela.





Atzean Jaume Carbonell "Cuadernos de Pedagogia" aldizkariko zuzendaria.



Hasiera bezala, amaiera ere Creart antzerki taldeak eman zion "Ambcoscapalcap" obra aurkeztuz.

Creart taldea behar bereziak dituzten pertsonek osatzen dute.



Azken agiriaren laburpena: Hezkuntza eskubide unibertsala da, eta ondasun publikoa. Herritar guztiei dagokien eskubidea izanik administrazioek kalitate eta berdintasun baldintzetan bete beharko lukete. Gure gizartean, hezkuntza behar bat izateaz gain ezinbestekoa da gizarte kohesionatua eta justua lortzeko bidean. Ildo horri helduz, hauek dira oinarrizko aldarrikapenak:

1. Gizarte osoa inplikatuko duen hezkuntza askatzailea nahi dugu.

2. Kataluniako hezkuntzak gure gizartean ematen ari diren aldaketa sakonei erantzun behar diela, eta, gainera, hezkuntza pribatizatzeko daraman ildoa kontrolatu behar da.

3. Hezkuntza eredua aldatu beharra dago, eta horretan, irakaskuntza publikoak ardatz bertebratzailea izan behar du.

Horretarako guztirako, egungo % 4,5aren ordez, BPGaren % 6 zuzendu beharra dago hezkuntzara.