Irudi eta soinu digitala (oinarrizko maila)

2008-07-01
 
 
Deialdian azaltzen den moduan ikastaroaren helburua bi esparru horietan (hau da, irudian eta soinu digitalean) oinarrizko prestakuntza eskaintzea da, programa errazak erabiliz. Horrez gain, askotan ahazten dugu baliabide horiek hezkuntzan izan dezaketen erabilpena, eta horren inguruan jarduera eta ideia dezente proposatuko ditugu.
Jarraian ikastaroaren edukiak dituzue:
- Irudi digitala. Argazki onak ateratzeko gomendioak.
- Picasa programa: argazkien antolaketa eraginkorra. Oinarrizko moldaketak. Atalka lan egitea.
- Inprimaketa. Posterrak. Diapositiba aurkezpenak. Oparitzeko CD-ak. Argazkiak esportatzea.
- Picasaweb: on-line albumak.
- CD bateko abestiak MP3ra pasatzeko prozedura. (CDex)
- Soinuak grabatzeko eta editatzeko prozedura (Soinu grabagailua, Audacity). Irrati saioak. Proiektuen esportazioa MP3 / wav formatura.
- Soinuaren, bideoen eta irudien txertaketa testu prozesadoreetan eta aurkezpenak egiteko programetan. Ohiko arazoak. Trukuak.
- Interneteko baliabideak (soinuen eta irudien biltegiak).
- Gelarako ideiak eta jarduera pedagogikoak. Adibideak.
Ikastaroa praktikoa izango da baina gogoetarako denbora eskainiko diogu, batez ere.  Ikastaroaren apunteak, programak eta bestelakoak wiki honetan topatuko dituzue: http://irudia.wikispaces.com/.