Karaokea editatzen ikasi

2008-07-01
 
 
“Play-back”a eta karaokea gelan erabiltzeko baliabide egokiak izan daitezkeela garbi dago. Abestiak ikasteko erabil ditzakegu eta horrekin batera, euskara lantzeko ere balio dezakete. Ikastaro honen bidez, norberak bere karaoke pertsonala izateko aukera izango du.
Landuko dugun edukia hau izango da: 
1.- BAND IN A BOX. Moldaketak egiten. Software hau ikasiz, nahi ditugun play-backak sor ditzakegu. Eskolan, txirula jotzeko, kantatzeko eta abar, oinarri gisa erabil dezakegu. Aurrerago karaoke bat sortu nahiko bagenu, oinarri hori baliatu ahal izango genuke. 
2.- BAND IN A BOX-SONAR. Melodia sartzen. Melodia sartzeko  hainbat modu ikasiko ditugu. 
3.- BAND IN A BOX-SONAR. Karaokeak sortzen. Hitzak sinkronizatzen eta karaokeak sortzen ikasiko dugu.