Nire hezitzaile-profila

2008-07-01
 
 
Heztea funtsezko eginkizuna da pertsonen eta gizarteen garapenerako, eta ez da aski eman beharreko materia menperatzea edo ikasgai jakin bat emateko pedagogia ona izatea. Ikasgaiak emate hutsetik haratago, konpetentziak, gaitasunak garatzen irakastea eskatzen dio, gainera, orain, curriculumak irakasleari. Ikasleari bere gaitasun pertsonalak garatzen eta izaten irakatsi behar dio hezitzaileak, bost konpetentzia ardatzen barruan. Eta horretan saiatzeko bide bakarra, lehenik eta behin bide hori norberak, hezitzaileak berak egitea da. Norbere gaitasunak ezagutzetik hasi behar du hezitzaileak, horiek garatu eta ikasleari bereak ezagutzen eta garatzen laguntzeko.
“Nire hezitzaile-profila” formazio moduluak hezitzaile eginkizunean bizi dituzten gaitasunak eta berezitasunak ezagutzen laguntzen die hezitzaileei, horren ondorioz, beren bokazioa era kontzienteagoan bizitzeko, pertsona modura lanean errealizatzeko, eta hezitzaile lana hobeto egin ahal izateko. 
Ikastaroak bi helburu ditu:
- Norberak bere hezitzaile-profila hobeto ezagutzea eta hezitzaile-izaera osatzen duten gaitasunez ohartzea.
- Norbere burua ulertu eta hezitzaile lana eta lan horretako zailtasunak hobeto bizitzen laguntzea.
Ikastaroaren edukia edozein heziketa mailatako irakasle eta hezitzaileri, nahiz orientazio psikopedagogikoan eta hezkuntzako jarduera ez arautuan diharduten profesionalei zuzendua dago. Bere arlo profesionalaren bizipena aztertu, lanbidean errealizatzeko aukera ematen dionari begira jarri, eta aurrera egin nahi duen edozein hezitzailerentzat oso aproposa da ikastaroa. Gaia eta bertan lantzen den edukia jorratzeaz gain, PRH metodologia eta psikopedagogia ezagutzen ez duenarentzat lehen hurbilpena egiteko aukera eskaintzen du moduluak.
Ikastaroan erabiliko den metodologiari dagokionez, Personalidad y Relaciones Humanas-PRH nazioarteko Formazio Eskolaren metodologia aktiboa lantzen da, pertsona bakoitzak bere esperientzia pertsonala aztertzeko idatzizko ariketa txikiak egiten dira, gure metodologiaren oinarri den auto-deskubrimendua bultzatu eta horrela norberak bere burua ezagutu, ulertu eta bere nortasuna garatzen laguntzeko.
Norbere obserbazioa libreki taldean hitz egiteko aukera eskaintzen da eta irakasleak PRH psikopedagogiaren ikerketaren fruitu den pertsonari eta haren garapen prozesuari buruzko azalpen-sistema koherente bat azaltzen du. Eta hori guztia talde-giro atsegin, baikor, errespetuzko eta aberasgarrian. www.prh-iberica.com