Itunpeko ikastetxeetako langileek lan baldintza hobeak eskatu dituzte.

2008-11-01
 
 
Itunpeko ikastetxeetako langileek lan baldintza hobeak eskatu dituzte. Bi eskaera nagusi egin dituzte: soldata ikastetxe publikoko langileenarekin parekatzea bata, eta eskola-ordu kopurua bera izan dadila, bestea. Egun, sare publikoko irakasleen soldatari dagokion % 95 kobratzen dute itunpeko ikastetxeetako langileek, eta lanordu gehiago dituzte. Bigarren Hezkuntzan, esaterako, 22 eskola-ordu eman behar dituzte itunpeko ikastetxeetako irakasleek, eta 18 ordu sare publikokoek. Partaide eta Kristau Eskola, Hezkuntza Sailarekin negoziatzen ari dira eta akordiorik lortu ezean, sindikatuek ez dute baztertu Gabonen aurretik grebara joatea. Joan den maiatzaren 20ko greba egunaren ondoren, aurtengo bigarren greba litzateke, hala egingo balitz.