Burdin Harana Europa osora zabaldutako burdina

2010-12-01
 
 

Egitasmoaren abiapuntua Urola Garaiko Turismo Bulegoa da, Legazpiko Mirandaola Parkean dagoena, Aizkorriren magalean. Mirandaola Parkeak “Burdinaren taupadak” ibilbideko zenbait gune ere barnean hartzen ditu: Mirandaolako Burdinola, Mirandaolako ermita eta Euskal Burdinaren Museoa.

Horrez gain, oso-osorik burdinaz eraikitako Europako frontoi bakarra, arranparrilak dituen berdegune zabala eta haur parkea ere aurkituko dituzu parkean.

Zer dago?

Urola Garaia eskualdeko natura eta industria ondarea, ondare historiko-artistikoa eta nekazaritza ondarea osatzen duten hainbat elementu eta gune aurkitu ahal izango dituzu Burdin Haranean.
Ibilbideak, museoak, bisita didaktikoak..., eskualdea bisitatzeko behar den informazio guztia aurki daiteke.

Euskal Burdinaren Museoa

Legazpiko antzinako galdaketa fabrika batean dago Euskal Burdinaren Museoa, eta hainbat ikuspuntutatik aztertzen du burdina: historia, teknologia, zientzia, industria, ondarea, paisaia, eta abar. Horrez gain, museoa hartzen duen "Fundiciones San Miguel" fabrika zaharreko jatorrizko elementuak gorde egin dira, eta erabilera berrien araberako funtzioak eskaini zaizkie. Elementu eta euskarrien material, forma eta koloreek haren industria izaera nabarmendu egiten dute, eta museoko bisita esperientzia paregabe bihurtzen dute.

Ibilbideak

 “Burdinolen ibilbidea”n hainbat proiektu ikus daitezke, bisitariari Erdi Arotik industrializazioa Legazpira iritsi zen arteko (XX. mende hasiera) burdinaren inguruko lanaren ikuspegi zabala eskaintzen diotenak. Proiektuen artean, besteak beste, burdinola zaharrak berreskuratu egin dira eta esku-hartze arkeologikoak egin dira.

Zumarraga, Legazpi, Urretxu eta Ezkio-Itsaso

Herri horiek Urola ibaiaren jaiotzaren lekuko dira. Miniaturazko Gipuzkoa barnealdeak, ibaiaren indarrak eta ibai hori besarkatzen duten gailur, baso eta zelaien paisaiak sortutakoak, hiriaren eta landa ingurunearen bizikidetza islatzen du. Bizikidetza horrek hainbat lekuko utzi ditu historian (burdinolak, ermitak, dorretxeak, jauregiak, baserriak...), baita naturarekiko harremanaz gozatzeko balio handiko gune naturalak ere.
Giza jarduerak iraganaren arrastoak utzi ditu Urola Garaia eskualdean. Arrolamendi, Aantzetako Gaina, Pagobakarra, Oleta eta Elorrietako tumuluak, eta Oamendi, Irumugarrieta eta Irumugarrieta II-ko dolmenak, Historiaurreko gizakiak gure eskualdean utzitako aztarnak dira.
Ermita eta elizetan gauzatzen da elizkizuna, adibidez, Andre Mariaren elizan (Antioko baselizan), Jasokundeko Andre Mariaren elizan, Urretxuko San Martin de Tours elizan edo Jasokundeko Ama Birjinaren elizan; San Migel Goiaingeruaren elizan eta San Bartolome elizan. Agerraldiek ere utzi dute arrastorik. Horren adibide da Anduagako zelaia (Ezkio).
Badira mundu zibilarekin lotutako beste adierazgarri batzuk ere: udalak; Jauregi Handia (Legazpi Etxea), Areizaga, Baroikoa, Ipeñarrieta, Elorregi eta Bikuña jauregiak; baserriak, hala nola Igartubeiti baserria, Urretxuko Erdi Aroko alde zaharra eta Zumarragako plaza; baita eskualdeko geografia zipriztintzen duten gurutzadura, piko, karobi, elurgune eta eskulturak ere.
Zepategiak, burdinolak, presak, ubideak, meatzeak, labeak, lantegiak, fabrikak, bizitegiak, gizarte eraikinak..., horiek guztiek eskualdean oso errotuta egon den eta burdinaren kulturari lotuta dagoen industria jardueraren arrasto fisikoen multzo aberatsa osatzen dute.

Mirandaola Parkea, Telleriarte auzoa z/g

20230 LEGAZPI (Gipuzkoa)
Tel.: 943 73 04 28
Faxa: 943 73 31 63
e-mail: mirandaola@lenbur.com
Web gunea: www.lenbur.com

Udako ordutegia (ekainetik irailera):

• Astelehenetik igandera: 10:00etatik 19:00etara
• Asteartea: itxita

Neguko ordutegia (urritik maiatzera)

• Astelehenetik ostiralera: 10:00etatik 17:30era
• Larunbat, igande eta jaiegunetan: 10:00etatik 18:00etara
• Asteartea: itxita

Legazpin duela 1.000 urte baino lehenago hasi zen burdinaren historia. Hasieran, burdina mendiko haizeoletatik lortzen zen. Geroago, teknika berriez baliatuz, gurpil hidraulikoaz kasu, burdinolak ibaiertzetan kokatu ziren, eta ekoizpenak nabarmen egin zuen gora. Urola (uraren indarrez dabilen ola) ibaiaren ibilguan 15 burdinola baino gehiago egon ziren, eta euskal burdina, zuen kalitateari esker, erreferentzia bihurtu zen Europako merkaturik garrantzitsuenetan. Burdinolen Urrezko Aroa izan zen.