Jose Ramon MAUDUIT: Haur Eskolan etxean bezala: Usurbilen landutako ­prebentzio proiektua

2015-07-01
 
 

Haurtzaroa gizakiaren biologia-aldi ebolutiboa da, gero eta garrantzi handiagoa hartzen ari dena, batez ­ere gaur jakin badakigulako bizitzaren aldi horretan bizi ditugula aldaketarik handienak hazteari dagokionez, eta haurra geroan izango den helduaren sustraiak garatzeari dagokionez.

Haurtzaroa zein garrantzitsua den jakinda ere, gizarte industrializatu baten eta produkzioa xede nagusia izan duen gizarte baten eskakizunek aurrez aurre egiten dute talka bizitza hasieratik beretik zaintzearekin, gizakiaren garapenaren oinarrizko premiei jarraipena emate aldera, bizitzaren garapen ona sustatuko duten baldintzak sortuz.Prebentzio-proiektu honen helburua da, terapia reichiarraren Espainiako eskolaren arabera giza-sistemen ekologiak proposatzen duen moduan, gurasoak eta irakasleak informatzea eta sentsibilizatzea, haurdunalditik beretik hiru urtera arte haurraren mundura iristeko modua hobetze aldera.Gurasoei eta irakasleei informatzeko, sentsibilizatzeko, lagun egiteko eta jarraipena egiteko aukera ematen zaie.Gurasoen koordinazioa:Haurdunaldian eta erditu ondoren, oso garrantzitsua da familiaren ­ekosistema lehenengoz egokitzea lehenengo harreman eta lehenengo espazio horretara, etxean. Erreferentziazko lehenengo irudi horren gainean, modu mailakatuan erreferentziazko bigarren irudia agertuko zaigu; gurasoaren rolak hartzen dituen irakaslea haur-eskolan, edo, gurasoa ez dagoela, haurraren zuzeneko inguruneko beste pertsona bat.Bikoteak taldean lan egiten duela sentitu behar du. Biak joango dira erditzea lantzeko saioetara, eta horietan gorputza lantzeaz gain, haurtxoa sortu haurretik ere, harekin erlazionatzeko eta komunikatzeko trebetasunak ikasiko ditu. Bikoteak bere kezketan eta hartuko duen erabaki orotan babesturik dagoela sentitu behar du.Talde-matrize bat bultzatzen da, eta horretan elkarri eman behar diote sostengua bikoteek, elkarrekin indarrak berritzeko, kezkak alboratuz, soluzioak bilatzen elkarrekin arituz, eta haurtzaroaren soziabilitate-egoerak hobetuz, arreta hobea eta laguntza gehiago egon daitezen. Haurra eta gurasoak elkar moldatuta, haurra beste pertsona batzuetara moldatzen hasiko da, kasu honetan ­irakasleetara. Horretarako, irakasleek ere informazio eta sentsibilizazio egokiak jaso beharko dituzte, gurasoei eta haurrari behar bezala lagun egiteko.

 

Irakasleen koordinazioa:

Andereñoek bideratu egiten dute gurasoak haur-eskolan txertatzea, eta estres-egoerak saihestuko dituen eta haurtxoen bat-bateko dinamika bermatuko duen behar besteko segurtasuna ekarriko duen giroa sortuko dute.Irakasleei bideratutako klaseetan informazioa, sentsibilizazioa eta jarraipena ere lantzen dira. Informazioaren helburua da heltze-prozesuaren berri izan dezatela, besteak beste gorputzari, afektibitateari, sexualitateari eta koordinazio psikomotorrari dagokienean. Sentsibilizazio-lanaren bitartez, haurraren lekuan edo zeharkako erlazio batean jartzen ikastea, eta haren heldutasun-mailan lan egiten, haren mailan egoteko; arinegi jokatu gabe, haren erritmoa eta bat-batekotasuna errespetatuz, eta haurraren sormena bultzatuz. Informazioak, irizpide albait unitarioen eta malguen hartuta, bat etorri behar du profesionalen artean, bai irakasleekin, bai gizarte-zerbitzuekin, teknikariarekin eta gurasoekin, kontraesanak eta nahaste-borrasteak saiheste aldera. Horretarako, aldizkako bilerak egingo dira eta elkar aberastuko dute.Edoskitzaroaren, afektibitatearen, motrizitatearen eta bestelakoen garapenean haurrei egiten zaien jarraipen horrekin goiz antzeman ditzakegu, gizarte-zerbitzuekin koordinatuta (kasu honetan emagina eta pediatra), krisian dauden haurrak eta familiak edo familia disfuntzionalak. Horiek horrela, lehen mailako prebentzioa eta prebentzio komunitarioa jar ditzakegu martxan, eta gurasoei eta profesionalei informazioa eta prestakuntza eman. Halaxe gomendatzen dute bai Osasunaren Mundu Erakundeak (OME, haurren eta gazteen buru-osasunaren inguruko txostena, 2003), bai Europar Batasunak (gai berberaren inguruan 2008an eta 2009an landutako txostenak).