208: Aitor Idigoras

2016-05-01

Juxtu alderantzizkoa behar luke administrazioaren planteamenduak: baldintza soziolinguistiko okerragoak ditu ikastetxeak? Ba ikastetxe horretan indarrak jarriko ditugu, euskara mailan gainerakoen pareko lorpen adierazleak bermatu ahal izateko... ala legeak jasotzen du matematiketako emaitzak baxuagoak izan daitezkeela Ezkerraldean, ingurune sozioekonomikoa okerragoa dutelako?