ORTZADAR GARA UNITATE DIDAKTIKOAK

2017-06-01

Aniztasun sexualari leku egiten

Eskoletan aniztasun sexuala lantzeko unitate didaktikoa argitaratu du Steilaisek

 

 
 

Homofobiak ikastetxeetan lekurik izan ez dezan, prebentzioari ekin dio Steilas sindikatuak. Eskoletan aniztasun sexuala lantzeko eta lesbiana, gay, bisexual eta transexualen kontrako jarrerak eskoletatik uxatzeko Ortzadar gara izeneko unitate didaktikoa plazaratu du. “LGTBI kolektiboak, ikasle nahiz langileek, hezkuntza-sisteman bizi duten egoerak beraraizko lanketa” behar duelako.

Bullying homofobikoa da gaur egun eskola-eremuen zabalduen dagoen jazarpen-mota, 2012ko ikerketa baten arabera. Norberaren generoari dagozkion rol, estereotipo eta espektatibetatik urruntzeak irainak, tratu txarrak, bazterketa eta oro bat bullyinga eragiten die ikasle asko eta askori. Haatik, jazarpen-mota hau ez da soilik gay eta lesbiana izateagatik gertatzen, baizik gizarteak ezartzen duen genero arautik aldentze hutsagatik sufritzen dute haur askok. Steilasek ondu duen unitate didaktikoarekin jazarpen homofobikoa saihestu nahi da.“Aniztasunaren jabe gara eguneroko jardunean, eta aniztasuna mota askotakoa izan daitekeela begi-bistakoa da. Aniztasun kognitibo eta intelektuala hartzen zen kontuan pasa den mendean, baina bestelako anitztasunak ailegatu dira gure eskoletara: jatorri ezberdineko ikasleak etortzearekin batera, arraza, erlijio, janari, ohitura… berriak gure eskoletan sartu dira. Aitzitik, betidanik gure artean izan den aniztasun afektibo-sexuala eta genero aniztasuna ezkutaturik izan da gizartean eta eskoletan”. Hala irakur daiteke Ortzadar gara unitate didaktikoaren sarrerako testuan. “Azken urteotan protagonismoa hartu du aniztasun-mota honek, baina gehienetan persona hauekiko gorrotoak sortu dituen ondorio lazgarrien ondorioz. Ezagutza-ezak, aurreiritziek, beldurrek, fobiek, gorrotoak LGTBI+ komunitatea baztertu, zokoratu, kikildu, mugatu, erasotu eta erail egin du”.Orain arte kolektiboaren aldarrikapen nagusia LGTB-ikasleen babes neurriak hartzea izan da, baina Steilasen arabera, prebentzio eta informazio-bideei ere ekin behar zaie: “Aniztasuna aberastasuna da, eta eskoletan zein gizartean dagoen aniztasuna arazo baino, aukera pedagogikoa dela sientsi eta erakutsi behar dugu. Ez dugu uniformea den jendartzean bizi nahi”.LGTBI+ aldarrikapen egunen gainetik (martxoaren 31: transexualitatearen ikusgarritasun eguna; apirilak 26: ikuspen lesbikoaren eguna; maiatzak 17: LGTBIfobiaren aurkako eguna eta ekainak 28: LGTBI+harrotasun eguna) urteko egun guztietan aniztasun afektibo-sexuala eta sexu zein genero aniztasuna, hizkeran, jarreran, erantzunetan kontuan izatea proposatzen du unitate didaktikoak. Haur-eskoletatik hasita, Haur Hezkuntzakok bigarren zikloa, Lehen Hezkuntza, Bigarren Hezkuntza eta euskaltegietan lantzeko unitateak ondu dituzte. Informazio zabala eta jarduera zehatzak proposatzen dituzte etaparik etapa. Kasurako, Haur-eskoletan nabarmentzen da haurren, langileen, familia-ereduen aniztasunak isla izan behar duela egunerokotasunean, hezitzailearen jarduera eta ekintzetan, nola materialetan… “Aukera monokromatikoa baino, eredu bakarra agertzea alegia, aukera koloretsua agertu behar dugu, oparoa: ezberdintasunak ezagutzen eta baloratzen irakasteko une ezin egokiagoa da”. Eta horrela, etaparik etapa, informazioa osatzen doaz unitateak, Haur Hezkuntzako etaparako, adibidez, 11 jarduera proposatzen ditu sindikatuak.Ortzadar gara unitateez gain, bigarren atalean, ikastetxearen egoera aztertzeko galdera sortatik abiaturik, Steilasek Ikastetxe LGTBI lagun izateko proposamenak egiten du ikas-material honetan.

 

 

ORTZADAR GARAHomofobiatik prebenitzeko unitate didaktikoak

 

Egilea: Steilas

Webgunea eta deskarga: www.steilas.eus

 

Unitate didaktikoekin landu nahi diren oinarrizko gaitasunak:

-Gaitasun soziala eta herritarrena.-Autonomiaz bizitzeko eta norbere ekinez aritzeko gaitasuna.-Hizkuntza-komunikazioko gaitasuna.-Informazioa lantzeko gaitasuna eta gaitasun digitala.-Kultur gaitasuna eta gaitasun artistikoa.

 

 

Edukiak: LGTBI+ bandera edo ortzadar bandera ezagutu.-LGTBI+ akronimoaren esanahia ezagutu.-Koloreen esanahiaz eta erabilpen sozialaz hausnartu.-Emozioak identifikatu.-Gaitasun sozialak.-Taldean lan egiteko jarrerak.-Harremanak errespetuz eta berdintasunez ezarri.Helburu didaktikoak: -Geure ezaugarri indibidualak baloratzea eta estimatzea.-Pertsonen berezitasun indibidualak errespetatzea.-Gure jarrerak eta gaitasunak garatzea, beren gaineko presio soziala ikusiz eta beren buruak onartzeko eta babesteko gaitasuna landuz.