ARTIUM Museoa

 
 

Artium Arte Garaikidearen Euskal Zentro-Museoa da. Bildumak, 3.000 artelan inguruk osatuak, erreferentzia-puntu bihurtzen du Museoa XX. mendearen erdialdetik aurrerako euskal eta espainiar sorkuntza ezagutzeko. 
Artium Bilduma eta haren arte garaikideko erakusketak hezkuntza programa baten oinarri dira, Museoa 2002an zabaldu zenetik haren helburuak lortzeko —egitate artistikoaren eta pertsonen arteko bitartekaritzaren bidez esperientziak eta ezagu­tza sortzea eta pertsonen kontzientzia kritikoa elikatzea—funtsezkoa izan dena.  
Guztiontzako —ikasle, irakasle eta Museoko hezitzaileentzako— elkarrizketa-gune bat sortzea da Artiumen eskolarako programen xedea. Artea eskolako curriculumarekin lotzen dugu. Zuekin hitz egiten dugu, gaia are gehiago lo­tzeko zuen beharrekin eta zuen egunerokotasunarekin. Programa guztiak desberdinak dira, eta aldatu egiten dira talde eta erakusketa bakoi­tzarekin.

 

ARTIUM MUSEOAREN ESKOLARAKO PROGRAMAK

Haur eta Lehen Hezkuntzarako programak:

- Artium ibiltari. Iraupena: 3 ordu (bi saiotan). 

- Altxorra bisita-lantegia. Iraupena: 2 ordu. 

- Foruen plazatik Artiumera. Hirigintza, arkitektura eta arte garaikidea. Iraupena: 2 ordu.

 

DBH eta Batxilergorako programak:

- Artium ibiltari. Iraupena: 3 ordu (bi saiotan).

- Loturak. Zinema eta arte garaikidea. Iraupena: 3 ordu.

- Altxorra bisita-lantegia. Iraupena: 2 ordu.

- Foruen plazatik Artiumera. Hirigintza, arkitektura eta arte garaikidea. Iraupena: 2 ordu.

- Arte garaikidearen hastapenak. Bisita gidatua. Iraupena: 1 h 30 min. 

- Artea, filosofia… eta bizitza. Bisita gidatua. Iraupena: 1 h 30 min. 

 

Unibertsitatea, Lanbide Heziketa eta Helduentzako Hezkuntza:

- Bisita ezazu Museoa zure unibertsitate-taldearekin. Iraupena: 2 ordu.

- Bisita museografikoa. Iraupena: 2 ordu.
 
- Artium ibiltari. Iraupena: 3 ordu (bi saiotan). 

- Arte garaikidearen hastapenak. Bisita gidatua. Iraupena: 1 h 30 min.