Aldundiaren Museo eta Ondare Tokiak

 
 

 

- Santimamiñe Koba (KORTEZUBI): Aurreko mendeko hainbat
urtetan, Santimamiñeko koba erreferentzia lekua izan da gure lurraldean. Haitzuloa benetako altxor geologiko, artistiko eta arkeologikoa da.

  ✆ 944 651 657   santimamine@bizkaia.eus

-  Muñatones Gaztelua (MUSKIZ)

-  Arrolako Oppidum (ARRATZU)

-  Foruako Multzo Historikoa (FORUA)

- El Pobaleko Burdinola (MUSKIZ): Antzinako lantegi hidrauliko honetan burdin harria lantzen zuten metal bihurtu arte, gero mota guztietako lanabesak, etxeko tresnak... egiteko.

  ✆ 629 271 516     info@elpobal.com

- La Encartada fabrika-museoa (BALMASEDA): 1892-1992 urteetako fabrika da eta artilezko produktuak egiten zituzten bertan. Adibide bereizgarria da benetan Bizkaiko industria-sarean.

  ✆ 946 800 778   laencartada@bizkaia.eus

- Euskal Herria Museoa (GERNIKA-LUMO): 1733an eraikitako Alegriako jauregi barrokoak euskaldunon bilakaera historikoa, egitura politikoa eta kultura (kirola, folklorea, jaia, musika, dantza, sinesmenak, mitoak…) ezagutzera ematen digu lau solairutan barrena. Bisita gidatuak eta tailerrak eskaintzen dira.

  ✆ 946 255 451   euskalherriamuseoa@bizkaia.eus

- Txakolingunea (BAKIO): Bizkaiko txakolin berezienetako baten sorlekua da Bakio. Kokapen geografikoa, haranaren orografia berezia eta baldintza klimatikoak ezin hobeak dira bertako mahats-espezie bat hazteko eta lantzeko.

  ✆ 946 028 513   txakolingunea@bizkaia.eus

- Arkeologi Museoa (BILBO): Duela 100.000 urte baino gehiago gure lurraldean bizi izan ziren gizakien historiaren hastapenetatik garai historikoetaraino bidaiatzea ahalbidetzen digu.

  ✆ 944 040 990   arkeologimuseoa@bizkaia.eus

- Arrantzaleen Museoa (BERMEO): Ertzilla Torrean kokatuta, honen moduko museo gutxi dago munduan, arrantzaleen bizitzari, lanari eta arrantzari dagokion guztia ­erakusten baitie bisitariei.

  ✆ 946 881 171   arrantzaleenmuseoa@bizkaia.eus