Sindikatuen arabera, irakasleen %70ak bat egin zuen greba deialdiarekin

2007-05-16

LAB, EILAS, ELA eta UGT sindikatuek diotenez, Gipuzkoako hiru irakasletik bik erantzun zioten greba deialdiari. Modu batean edo bestean, Ikastetxe guztiei (160) eragin zien grebak eta 50ek ateak itxi behar izan zituzten irakaslerik ez zegoelako. Gaur Arabako irakasleen txanda da eta STEE EILAS sindikatuaren informazioaren arabera, irakasle arabarren % 60a greba egiten ari da.

 
 

Eusko Jaurlaritzan arabera, ostera, datuak desberdinak dira. Atzo Gipuzkoan egindako greban irakasleriaren %48ak erantzun zuela dio. Pablo Larrauri Hezkuntza Saileko administrazio eta zerbitzuetako kontseilariordearen arabera, irakasle multzo batek greba egiteko arrazoirik ikusten ez duela aipatu zuen. Bestalde, Hezkuntza Sailak jarrera irekia duela esan zuen eta greba antolatzaileei dei egiten die CCOOrekin sinatutako aurreakordioarekin bat egiteko.

Bihar Bizkaian egingo da greba. Lan baldintzak hobetzea eskatzen dute eta batez ere, hezkuntza erronka berriei erantzuteko baliabide falta salatzen dute.

Ondorengo dokumentuetan, CCOOk Hezkuntza Sailarekin sinatutako akordioa eta Sindikatuen gutxieneko eskaerak ikus ditzakezu.