Euskararen aldeko jaietan euri tantak

2007-05-21

Bai Balmasedan, Bizkaiko ikastolen aldeko jaian eta bai Sortzen Ikasbatuazek Iruñan antolatutako festan, euria izan zen nagusi. Dena dela, ez zen oztopo izan milaka pertsona bertara hurbiltzeko.

 
 

Balmasedan, egitarauan aldaketak eman ziren eta hainbat ekintza bertan behera gelditu ziren. Antolatzaileen esanetan, espero baino jende gutxiago etorri zen, eta nahiz eta urte guztiko antolakuntza eta lana oso ongi joan diren, helburuak ez dira bete, eta ez dira Bigarren Hezkuntzarako egindako eraikinaren baliabideetak lortu. Hortaz, bere kontutik laguntza eman nahi duenak, ondorengo kontu korronteetan horretarako aukera du: 20950114609107570540 eta 30350104201040043202.
Bestalde, Zubizaharra ikastolak eskerrak ematen dizkie bertaratu ziren guztiei eta ibilaldia posible egin duten guztiei.