EAEko Hezkuntza Saila CCOOekin gutxiengoen hitzarmena sinatzeko prest agertu da

2007-05-25

“Hezkuntza unibertsitarioan EILAS eta LABekin sinatu bagenuen, gauza bera egin dezakegu hezkuntza ez unibertsitarioan CCOOrekin” , esan zuen Tontxu Campos Sailburuak atzo, azken 25 urteetan Gipuzkoa, Araba eta Bizkaian egindako lehen greba orokorraren egunean.

 
 

Hain zuzen, egun hauetako mobilizazioak sektoreko hitzarmen kolketiboan hobekuntzak eskatzeko izan dira. Era berean, sindikatuak CCOO eta Hezkuntza Sailaren aurreakordioa kritikatu dute, “hutsala” izateaz gain, gehiengo sindikala bazter batean uzten duelako. CCOO sindikatuak, kolektiboaren %31ko ordezkatzen du.

LAB, ELA, UGT eta STEE EILAS sindikatuek, grebak babes zabala izan duela esan zuten, eta Camposi, “ gatazka konpontzeko borondatea eta negoziatzeko jarrera” eskatu dizkiote.

Heziketa bereziko eta eskoletako zerbitzuetako langileen ordezkariek, hilabeteak iraun dituen negoziazio prozesu luze honetan Hezkuntza Saila ez dela beraiekin bildu salatu zuten, 1.600 langile biltzen dituen taldea izanik.