Hezkuntza Sailak eta CCOOek ez dute onartu erreferendum proposamena

2007-05-31

Hezkuntza Sailak ekaineko mahai sektorialean erabakiko zela galdeketa egin edo ez esan zuen, baina azken adierazpenetan beste jarrera bat hartu du. CCOO sindikatuak eta biek atzo jakinarazi zuten erreferenduma egiteko gainerako sindikatuek egindako proposamena "onartezina" dela eta hitzarmena sinatzen dutenek erabakiko dutela hori.

 
 

EILAS, ELA, LAB eta UGTk egoera aldatu ezean intsumisio neurriak hartuko dituztela iragarri zuten, eta "mehatxu" horrekin datorren proposamena ezin dela onartu diote Hezkuntza Sailak eta CCOOek.
EILAS, ELA, LAB eta UGT sindikatuek erantzun bateratua eman diete Hezkuntza Sailari eta CCOOi. "Galdeketa proposamenak blokeoa gainditzeko aitzakiarik gabeko proposamen demokratikoa izan nahi duela" diote. Orain arte Hezkuntza Sailak eta CCOOek erakutsi duten jarrera ikusita, ondorioak iragarri dituzte.