EAEko lau lanbide heziketako ikastetxek ikasketak eta lana bateratzeko aukera eskainiko dute datorren ikasturtetik aurrera

2007-06-11

Goizez ikasi eta arratsaldez ordaindutako eta ikasitakoarekin lotura duen lana egitea eskainiko diete Lanbide Hezkuntzako 100 ikasleri. Araba, Bizkai eta Gipuzkoako 4 ikastetxetan, teoria eta praktika uztartuko dira eta hiru urtetan pilatuko zaien eskarmentua oso baliagarria izango zaiela diote egitasmoaren sustatzaileek.

 
 
EAEko lau lanbide heziketako ikastetxek ikasketak eta lana bateratzeko aukera eskainiko dute datorren ikasturtetik aurrera

Goizez lau ordu ikasten eta arratsaldez beste lau ordu lanean jardungo dute eredu honetan parte hartuko dutenak. Lehen urteko lehen lauhilabetean, teoria soilik jasoko dute, eta bigarren lauhilabetetik aurrera ziklo guztian izango dute ezagutzak praktikara eramateko aukera. Zikloaren ohiko bi ikasturte egin ordez, hiru ikasturtetan egingo da eta denera, 1800 orduko hezkuntza praktikoa jasoko dute.

Eredu hau Europako beste herrialde batzuetan oso hedatua dago. Aukera hau emango duten ikastetxeak, Santurtziko San Jorge Goi Mailako Lanbide Heziketako Insitutu Espezifikoa, Gasteizko Mendizabala Insitutua, Usurbilgo Lanbide Heziketa eta Elgoibarko Makina Erreminta Insitutua izango dira. Horretarako 40 eta 50 enpresa ingururen laguntza izango dute. Ikasleek izango duten kontratua eta lan baldintzak argitzeke daude oraindik.