Ikastetxe gehienak aurreakordioaren kontra, sindikatuen esanetan

2007-06-14

EAEko ikastetxe publiko guztietako klaustroetan egindako galdeketaren ondorioz, LAB, EILAS, ELA eta UGT sindikatuen esanetan ikastetxe gehienek Hezkuntza Sailaren eta CCOOren aurreakordioaren aurka agertu dira.

 
 

Bihar bilduko dira Euskko Jaurlaritzako Hezkuntza ordezkariak eta sindikatuak. Horretarako, 57 orriko txosten bat eman die, CCOOrekin lortutako akordioaz gain beste gai ugari biltzen dituena. Mahai sektorialean aztertu eta negoziatuko dute.