Akordio gabe amaitu zuten sindikatuek osteguneko bilera

2007-06-15

Bilera baino egun bat lehenago jaso zuten sindikatuek testua eta printzipioz CCOO sindikatuarekin sinatutako aurreakordioan oinarritua zegoen. Baina oraingoan, CCOOk ere ez du sinatu, “arazo teknikoak” direla eta.

 
 

CCOOren idazkari nagusi Javier Nogalesek, testuan “konpon daitezkeen gauza teknikoak” daudela esan zuen. Hortaz, ekainaren 21erako testua konponduta badago, sinatuko duela aurreratu du. Gainerako sindikatuek, CCOOk maiatzaren 14an sinatutako aurreakordiotik ondorengo testu horretara, lan baldintzen arloan “atzerapausoak” eman direla esan zuten.

Mahai sektoriala osatzen duten gainerako lau sindikatuak ostera, EILAS, UGT, LAB eta ELAk ez dute sinatuko. Ikastetxeetan, Hezkuntza Sailak proposatutako testuaren erreferenduma egiteko eskatu zuten. Tontxu Campos ados agertu bazen ere, CCOO aurka agertu zen eta ideia bertan behera gelditu zen.