EAEko Hezkuntza Sailak eta CCOOk hitzarmena izenpetu dute

2007-06-22

Bi urteren ondoren, atzo sinatu zuten Hezkuntza Sailak eta CCOOk Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako unibertsitate aurreko hezkuntza publikorako lan hitzarmena. Gainerako sindikatuek, LAB, ELA, EILAS eta UGTk, gogor kritikatu dute administrazioak % 30 soilik ordezkatzen duen sindikatuarekin ituna sinatzea.

 
 
EAEko Hezkuntza Sailak eta CCOOk hitzarmena izenpetu dute

Pablo Larrauri Hezkuntza sailburu ordeak eta Javier Nogales CCOOko Hezkuntzako idazkari nagusiak, itun horren bidez lan eskaintza publikoarekin 3.000 langile kontratatuko dituztela esan dute, eta horrek egonkortasuna emango diola hezkuntza sistemari.

Gainerako sindikatuak hitzarmenaz eta hori lortzeko prozesuaz kexatu dira. Mobilizazioekin jarraituko dutela esan dute LAB, ELA, EILAS eta UGTk. Beraien eskaera nagusiak honako hauek dira: eskola behar berrietarako irakasleria eta kreditu orduak gehitzea, 55 urte baino gehiagoko irakasleen eskola orduak murriztea eta behin behineko irakasle egonkorren egonkortasun hitzarmenari eustea. Hezkuntza Sailak “aintzat ez dituela hartu” esan dute.