Eskoletan etorkinak gehienez %30 izango dira

2007-06-29

Hezkuntza Sailburu Tontxu Camposek, datorren ikasturtean ikastetxe publiko eta itunpekoek izan behar dituzten ikasle atzerritarren muga jarri du, baina ez dira horretarako neurriak iragarri. “%30etik behera ez dagoela gizarte hausturarako arriskurik” aipatu zuen sailburuak legebiltzarrean.

 
 
Eskoletan etorkinak gehienez %30 izango dira

Ikastetxeek, gizartearen aniztasuna islatu behar dutela esan zuen Camposek, baita “diru publikoa jasotzen duten ikastetxe guztiek ikasleria guztia hartu behar dutela”. Hezkuntza Saila harremanetan jarri da hainbat gobernuz kanpoko erakunderekin eta kontsulaturekin, ikasle horien familiei informazioa emateko eta zenbait ikastetxetan ghettoak sortzea sahiesteko.

Isabel Zelaaren esanetan, ostera, gehienezko portzentajea %20ak izan behar du gizarte haustura saihesteko. PSE-EEek dio diru publikoa jasotzen duten zentro orori ezarri behar zaiola hartu beharreko ikasle etorkinen kopurua, “ikastetxe publikoak ez daitezen izan ahalegin handiena egiten dutenak”.