Giro politean hasi dira 2007ko Hik Hasiko udako topaketak

2007-07-03

Pedagogia Fakultatearen atarian lagun ugari bildu da topaketei hasiera emateko. Bakoitzak bere karpeta jaso ostean, Hik Hasiko Joxe Mari Auzmendi topaketen koordinatzaileak eta Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko dekano Begoña Asuak hasiera iragarri dute ekitalditxo baten bitartez. Ondoren, bakoitza bere ikastarora abiatu da, gustuko gaietan murgiltzeko gogoz.

 
 
Giro politean hasi dira 2007ko Hik Hasiko udako topaketak

575 lagun arituko guztira lau gunetan banaturik: Pedagogia Fakultatean, Informatika Fakultatean, Ekintza Ikastolan eta Zurriola ikastolan. Guztira 26 ikastaro, denak euskaraz eta gai orotarikoak: IKTak, Euskal kultura, Reggio Emilia, Bigarren hizkuntza, Adimen emozionala, Idazketaren didaktika, Harreman afektiboak, Gorputz adierazpena…

Arratsaldeetan ere saio irekiak izango dira Pedagogia Fakultatean. Gaur, uztailak 3, Reggio Emiliako proiektu baten azalpena egingo da, Maddalena Tedeschi pedagogo italiarraren eta Alfredo Hoyuelos Filosofia eta Hezkuntza Zientzietako doktorearen eskutik.

Ordu berean, Pedagogia Fakultatean baita ere, ELHUYARrek "Fisika jostagarri" esperimentu liburua eta "Armix baso magikoan" euskara, ingurunea eta matematika ikasteko bideojokoa aurkeztuko ditu.

Uztailak 4an, ostera, HEZIKETA SORTZAILEA, ZERTARAKO? tailerra izango da Marga Iñiguez filosofoa, pedagogoa eta sormenean adituaren eskutik.