Hezkuntzako Internazionalaren V. Mundu Mailako Kongresua Berlinen

2007-07-19

Udan Berlinen elkartuko dira mundu osoko 1.700 irakasle hezkuntzaren kalitateaz eta gizarte justiziaz arduraturik.

 
 
Hezkuntzako Internazionalaren V. Mundu Mailako Kongresua Berlinen

Hiru urtean behin antolatzen du Hezkuntzako Internazionalak kongresu hau leku desberdin batean. Helburua politikak adostea, programak onartzea eta hurrengo hiru urteetarako ardurak banatzea izan ohi da.

"Hezitzaileen batasuna hezkuntzaren kalitatearen alde eta gizarte justiziaren alde" izango da aurtengo gaia. Sindikatuen eta profesionalismoaren erronkak aztertuko dira. Horrez gain, arazo politikoak, sozialak eta osasun arazoak ere jorratuko dira.

IEk munduan zehar 160 herrialde eta lurraldeetan ditu afiliatuak eta 30 milioi hezitzaile ordezkatzen ditu.

Informazio gehiago nahi izanez gero, klikatu lotura.