Bidasoaldeko XXIII. Jardunaldi Pedagogikoak

2007-09-14

Hasi dira Bidasoaldean eta Oarsoaldean berritzeguneak urtero antolatzen dituen jardunaldiak. Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Bigarren Hezkuntzako irakasleentzat dira, ikastetxe publikoetakoak nahiz kontzertatuetakoak. Lau gai nagusi jorratuko dira jardunaldi hauetan: eskola inklusiboa, teknologia berriak, hizkuntzen trataera eta Curriculum berria.

 
 

Duela 23 urte Irunen zegon hezkuntzako laguntza zerbitzuak sortu zituen jardunaldi pedagogikoak, Hezkuntza Sailaren eta Irungo udalaren laguntzaz. Egun, urtero antolatzen ditu Bidasoaldeko berritzeguneak jardunaldi hauek eta gutxigora behera, 800 pertsonek parte hartzen dute.

Guztira 34 ikastaro izango dira eta bakoitzak 3 edo 4  egun iraungo ditu. 23 ikastaro izango dira euskarazkoak eta 11 gaztelerazkoak. Aurten, kale hezitzaile, ongizate zerbitzu eta sare soziosanitarioko profesionalentzako ikastaro bat ere egongo da. Ikastaroen helburua, etengabeko prestakuntza beharrei erantzutea da.

Matrikula eta informazio gehiago nahi izanez gero, klikatu beheko loturan.