Legebiltzarrak, haur eskoletako langileen plan bat egiteko eskatu dio Hezkuntza Sailari

2007-09-21

Legebiltzarrak, haurreskolen Partzuergoak izaten duen langile gabeziari irtenbidea emateko plan bat egiteko eskatu dio Hezkuntza Sailari. Legebiltzarreko alderdi guztiek onartu zuten PPk aurkeztu zuen proposamena.

 
 

PPko taldeak, Hezkuntza Sailari langileen arloan "inprobisatzen" ari dela esan dio. Izan ere, 2007ko aste santuan 50 bat haur eskola itxi behar izan ziren ordezkapenak egiteko langileak ez zituztelako. Partzuergoko gerente Maite Larrañagak, lau eguneko ordezkorik aurkitu ez zutela esan zuen.

Aralarreko Aintzane Ezenarro eta Rebeka Uberak hilaren 18an Legebiltzarrean emandako prentsaurrekoan, Hezkuntza Sailburuari ikasturte hasieran egon den irakasle falta azaltzeko eskatu zion. Aralarren ustez asko izan dira irakasle gabe egon diren ikasgelak sistema publikoko ikastetxeetan eta urtero errepikatzen den egoera honi soluzioa jartzeko eskatu diote Hezkuntza Sailari.

ELA eta EILAS sindikatuek ere kritikatu dute Hezkuntza Saila. EILASeko, irakasle askok eman beharreko gaiak prestatzeko hasi behar izan duela ikasturtea salatu du. Izan ere, lan eskaintza publikoa uztailean egin izanak, lan banaketa baldintzatu dela diote.

Bestalde, ELAk, Tontxu Campos Hezkuntza Sailburuak esandakoa ukatu dute. Camposek irakasleek etxetik 50 kilometrotarako lan eskaintzak ezeztatzeko eskubidea dutela esaten du, baina ELAK hori hala ez dela dio, "bestela zerrendatik eroriko bait dira".