Lan Eskaintza Publikoan hizkuntza profila ez eskatzea salatu du LABek

2007-10-04

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak, Bigarren Hezkuntzarako eta Lanbide Heziketarako lan eskaintza publikoak aurkeztu zituen herenegun. Horietako %10ei HE2 hizkuntz eskakizuna eskatuko ez zaiela salatu zuen sindikatuak.

 
 

2006an Hezkuntza Sailak emandako datuen arabera, 329 irakaslek ezin dute klaserik eman ez dutelako hizkuntza profila betetzen. Hortaz, LABek, LEP honek aurrera jarraituz gero 50 irakasle egoera berean aurkituko direla dio. Jaurlaritzak plaza horiek “errealitatean oinarrituta” atera dituela dio baina sindikatuaren aburuz, “euskalduntze planak eta baliabideak ipini beharrean ez dio arazoari aurre egin nahi”.

LABen esanetan, LEP proposamena ez adtor bat hizkuntza erediuen aldaketarekin. “ Hizkuntza ereduen aldaketarako aurrera eraman behar diren neurrien artean, ezinbestekoa da irakasle finko berri guztiek HE2 izatea”