Hezkuntza Sailak 850 lanpostura igo nahi ditu lan eskaintzak

2007-10-11

CCOO sindikatuaren eskaera onetsi eta Jaurlaritzak 550 postutik 850 postura igotzea adostu du Lanbide Heziketan eta Bigarren Hezkuntzan egingo den Lan Eskaintza Publikoaren proposamena. Lan eskaintza horien % 22.2ri ez zaie eskatuko 2. Hizkuntz Eskakizuna eta horrek desadostasunak sor ditzake.

 
 

Aurreko asteko Hezkuntzako Planifikazio Mahaian, 550 lanpostu eskaintzea proposatu zuen Jaurlaritzak. CCOOren eskaera onetsiz, postuak areagotzea erabaki da eta sindikatuaren arabera, horrek egonkortasun handiagoa emango die klaustroei.

Aurreko proposamenean, % 10ak ez zuen 2.HE izan behar eta honakoan ostera, % 22ak. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak, hau aurrera eramateko jarri duen baldintza, sindikatu guztiak ados egotea da.