Euskaltzaleen igandeko hitzordua Vianan

2007-10-18

Aurtengo Nafarroako ikastolen festa Vianan ospatuko da eta bertan 100.000 euskaltzale espero dituzte. Aurten Erentzun ikastolakoen txanda da, “giltza daukagu” lemapean.

 
 
Euskaltzaleen igandeko hitzordua Vianan

1992ko Nafarroa Oinezi esker lortu zuten eraikina, baina txiki geratu zaie Erentzun ikastolakoei. Urtetik urtera haur gehiago dituzte, guztira 133. Biana eremu ez-euskalduna da eta pasa den urtean lortu zuten ikastola legeztatzea. Hala ere, legeztatzeak ez du ikastolaren segurtasuna ziurtatu Ventura Gonzalez lehendakariak dioenez.

Igandeko festan lortutako dirua, bigarren eraikina egiteko erabiliko dute. Haurren gorakadak, gela berezien beharrak eta 0-3 zikloa sartu izanaka, espazio gehiago eskatzen bait dut. Ikastolakoen aburuz, euskaltzaleek giltza daukate ikastolari behar duen bulkada emateko.