100.000 euskaltzale inguru bildu ziren atzo Vianan

2007-10-22

Egunak hoztu diren arren, Nafarroa Oinezera milaka euskaltzale gerturatu ziren Euskal Herri guztitik, “giltza daukagu2 lemapean. Hauetatik 200ek boluntario gisa lanean jardun zuten Araba, Nafarroa eta Errioxa arteko herrian.

 
 
100.000 euskaltzale inguru bildu ziren atzo Vianan

Giro bikaina izan zen Nafarroako ikastolen jaialdian. Jende ugarik hartu du parte antolakuntza partetan eta hainbat alderdi politiko eta eragile ere hurbildu ziren bertara, artean Carlos Perez-Nievas Nafarroako hezkuntza sailburu berria.

1992ko Nafarroa Oinezi esker lortu zuten eraikina, baina txiki geratu zaie Erentzun ikastolakoei. Urtetik urtera haur gehiago dituzte, guztira 133. Biana eremu ez-euskalduna da eta pasa den urtean lortu zuten ikastola legeztatzea. Hala ere, legeztatzeak ez du ikastolaren segurtasuna ziurtatu Ventura Gonzalez lehendakariak dioenez. Festan lortu den dirua, bigarren eraikina egiteko erabiliko dute.