Suomira bidaia pedagogikoa: hainbat ohar

2007-10-22

Egun gutxi falta dira Suomira bidaiatzeko. Hemen irakur ditzakezu horren inguruan zenbait ohar.

 
 
Suomira bidaia pedagogikoa: hainbat ohar

Hik Hasi egitasmoak bidaia pedagogikoa antolatu du Finlandiako hezkuntza sistema ezagutzeko xedez. Urriaren 31an Bilbotik atera eta Helsinkira abiatuko gara, azaroaren 4an itzultzeko. Bertan, hainbat hitzaldi eta hezkuntza zentroetara bisitak egiteko aukera izango dugu.

* DATA: Urriak 31- Azaroak 4

-------------------------------------------------------------------------------------

EGITARAUA

Urriak 31
Joaneko bidaia. Bilbo-Helsinki.

Azaroak 1
*Hitzaldia: Finlandiako Hezkuntza Sistemara hurbilpena

*Suommenlinna irlako eskolara bisita

Azaroak 2

*Espoo eta Vantaako eskoletara bisitak

*Hitzaldia: Berdintasuna, ekitatea eta kalitatea. Finlandiako hezkuntzaren arrakastaren faktoreen azterketa

*Timo Riiho hizkuntzalariarekin solasaldia. Hezkuntzaren eragina hizkuntzaren berreskurapenean

Azaroak 3 libre (bertan jaieguna da)

Azaroak 4
Itzulerako bidaia. Helsinki-Bilbo.

*Hitzaldi eta eskola bisitetako ITZULPENAK suomieratik euskarara egingo dira.

-------------------------------------------------------------------------------------

TIMO RIIHO: Hezkuntzaren eragina hizkuntzaren berreskurapenean

Timo Riiho, 1950.urtean jaio zen Kootkan, Suomin. Hizkuntzalaria da eta Helsinkiko Unibertsitateko katedratikoa linguistika Ibero-erromanikoan. Suomitarren egoera linguistikoa ongi ezagutzen du, baita euskararen egoera linguistikoa ere. Duela 30 urte, Arantzazun izan zen euskara ikasten Txillardegi eta beste batzuen artean. Emango digun hitzaldia, hizkuntza berreskuratzeko bidean hezkuntzaren egitekoak izango dira mintzagai.

Euskal Herria-Suomi elkartea

Hasieratik, bidaia antolatzeko elkarte honekin izan gara harremanetan. Elkartea Euskal Herrian bizi diren suomitar eta euskaldunen artean osatua dago. Hamabost kide inguruk osatzen dute eta beraiek eman digute Finlandiako hainbat konturen berri. Aberasgarria ikusi dugu beraiekin halako esperientzia berezia partekatzea. Hortaz, gurekin izango dira Helsinkin itzultzaile lanetan.

Ostatuari buruz

Gure ostatua, Arthur hotela izango da. Hiriaren erdigunean
dago, tren geltokitik oso gertu eta oso ongi kokatua.
Ostatuaren kostuaren barne gosaria ere sartzen da.

Informazio gehiago nahi izanez gero, sartu beraien
web orrian:
http://www.hotelarthur.fi/