Ikasle etorkinak ikastetxeen artean banatu nahi ditu Jaurlaritzak

2007-10-23

Ikasle etorkinak % 30 baino gehiago diren ikastetxerik ez egotea du helburu Tontxu Campos Hezkuntza Sailburuak. EAEko 19 ikastetxe publikok guraso etorkinen seme-alaba kopuru handia dute eta gehiago ez hartzea nahi du Jaurlaritzak.

 
 
Ikasle etorkinak ikastetxeen artean banatu nahi ditu Jaurlaritzak

 

Kultura arteko harremana eta ikasle iritsi berriak integratzeko programa aurkeztu zuen Tontxu Campos Sailburuak. Camposen esanetan, aurreko ikasturtean 16.661 ikasle etorkin aritu ziren Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, erdiak baino gehiago, Bizkaian.