LEP ez dela nahikoa izango dio ELA sindikatuak

2007-10-24

2008. urtean DBHko irakasleeentzako 614 lanposturako lan eskaintza publikoa egingo du Hezkuntza Sailak. ELA sindikatua ez dago ados deialdi honekin, ez baita “nahikoa izango” euren iritziz.

 
 

Irakasleen %30 behin-behineko egoeran egonik, gutxienez 1000 lanpostuko eskaintza egin beharko litzatekeela esan du.
Gainera, LEP horretatik %10i Bigarren Hizkuntza eskakizuna eskatuko ez zaiela salatu dute, eta lanbide heziketaren egoera “are larriagoa” iruditzen zaie.