Itzuli gara Suomitik

2007-11-06

Nekaturik, baina irribartsu itzuli gara Suomitik. Azaroko lehen egun hotz hauetan, bertako hezkuntza sistema ezagutzeko interesez hurbildu gara 41 lagun Helsinkira.

 
 
Itzuli gara Suomitik

Une batzuetan 2 gradu zero azpitik egin baditu ere, gustura ibili gara Helsinkin. Talde polita elkartu da bertan eta orohar interes handia izan da bertako egoera ulertzeko. Eskolak ikusteko bi taldetan banatu gara eta denok elkarrekin izan gara hitzaldi, solasaldi zein mahainguruan. Baina lan egiteaz gain, Helsinkiko txoko eta uharteak bisitatzeko parada ere izan dugu. Bada Tallinera joan denik, baita lakuetan bainua hartzen edota saunan ibili denik ere. Edonola ere esperientzia aberasgarria izan da guztiontzat eta gure prestakuntza sendotzeko balio izan digu bidaiak.