David Hopkins: Irakaskuntzaren kalitateak bikaintasunaren eta ekitatearen uztarketan datza

2007-11-14

David Hopkins izan da Partaidek antolatutako jardunaldietan. Unibertsitateko irakasle eta hainbat erakundetako kide izateaz gain, Tony Blairren aholkulari izandakoa da Hopkins. Aditua da hezkuntza erreformetan eta mundu mailako hezkuntzaren jakitun ere bada. Hitzaldian, irakaskuntzan kalitatea bermatzea izan du hizpide.

 
 
David Hopkins: Irakaskuntzaren kalitateak bikaintasunaren eta ekitatearen uztarketan datza

Partaideko Araba, Bizkai eta Gipuzkoako ikastolen elkarteek gonbidatuta etorri da galestarra. Hezkuntza sistema nazionaletan kalitatea bermatzearen inguruan mintzatu da. Bikaintasuna ekitatearekin uztartzean datza kalitateak. Ikasle guztiek, edonolako jatorria izanik ere, beraien gaitasunak garatzen lagunduko dien hezkuntza sistema.

Erresuma Batuko hezkuntza sistemaren esperientziari buruz hainbat zertzelada eman ditu eta nazioarteko egoeraren berri ere eman du. Bikaintasuna eta berdintasuna uztartuko dituen irakaskuntza sistema lortzeko, “lau motorez” mintzatu da Hopkins: irakaskuntza pertsonalizatua, irakasleen prestakuntza, ikastetxeetan ebaluazioak egitea eta informazio hori behar bezala erabiltzea eta azkenik, elkarlana eta sareak aipatu ditu. Horiek aurrera eramateko, Sistemaren lidergoaren beharraz mintzatu da.