Abian da kosmodisea, ikasle gipuzkoarrentzat ekimena

2007-11-19

Abian da Gipuzkoako ikasle-gazteen artean kultura ekintzailea sustatzeko hezkuntza ekimen osatuaren edizio berrirako izen ematea. Kosmodisearen helburua, kultura ekintzailearen eta kultura digitalaren balioak sustatzeko helburuarekin.

 
 

Kosmodisea ekimenaren deialdi berri honetan parte hartzeko bost maila daude, bat
hezkuntza-ziklo bakoitzeko. Lehen Hezkuntza bi sistematan zatitu da, 1., 2., eta 3.
ikasturteak (Neo Sistema) eta 4., 5., eta 6. ikasturteak (Fisio Sistema).
Zikloen arabera, ikasle-talde parte-hartzaileek gai hauen inguruan lan egin beharko
dute: Lehen Hezkuntzan (Neo eta Fisio Sistemak), parte hartzeko argudioa “Berrikuntza
zientifikoa eta ingurumenekoa” izango da; DBHn (Glos Sistema), “Berrikuntza soziala
eta linguistikoa”; Batxilergoan (Logo Sistema), “Berrikuntza artistiko-kulturala”;
Hezkuntza Zikloetan (Tékhne sistema), “Berrikuntza teknologikoa eta gizartea”.

Kosmodiseak, funtsean, gipuzkoar ikasleen balioak (sormena, autokonfiantza, ekimena,
tolerantzia, ahalegina, gogoeta, etab.) eta trebetasunak (hizkuntzakoak, digitalak,
zientifikoak, etab.) garatu nahi ditu, informazioaren eta komunikazioaren teknologiaren
laguntzarekin (blogak, wikia, bideoak, argazkigintza digitala, mp3 audioa, etab.).
Bere lehen edizioan, Kosmodiseak 42 ikastetxetako 1.400 ikasleren eta 111 irakasleren
partaidetza izan zuen, 137 taldetan banatuak.