Nafarroako gobernuak EAEko curriculum dekretua kritikatu du

2007-11-21

Miguel Sanzen gobernuak, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak Curriculum dekretuarekin “Nafarroako errealitatean eta nortasunean eskua sartu” duela dio. Horren arrazoia, dekretu horrek “ Euskal Herriko ikuspegi propioan oinarrituz, ikuspegi global, plural eta irekia eraiki nahi duelako da, bere eremutzat Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa beherea, Nafarroa eta Zuberoa jasoz”.

 
 

Alberto Catalan bozeramaileak azaldu duenez, beharrezko lege ekintzak egiteko prest daude “Foru erkidegoaren estatu politikoa, instituzionala eta soziala babesteko”. EAEko arduradunek dekretua baztertu edo aldatzen badute, hobe, baina bestela epaitegietan ikusiko dugu elkar”.