Ikasleek bi ikastetxe itxi dituzte Lapurdin protestetan Pecresse legea salatze aldera

2007-11-29

Donibane Lohizuneko Ravel lizeoko eta Baionako Bernard Etxepare lizeoko ikasleek ikastetxeak okupatu zituzten atzo. BEP izeneko lanbide ikasketak lau urtetik hirura murriztea eta Pecresse legea salatu dituzte ikasleek, eta asteartean ere manifestazioa egin zuten.

 
 

Pecresse lege egitasmoak unibertsitatea eta lan munduaren arteko harreman hertsiagoak bultzatzen ditu eta horrek hainbat ondorio ekarriko ditu. Legeak, unibertsitatea garestitzea, merkaturako “baliagarriak” ez diren tituluak desagertzeko arriskua eta beste hainbat ondorio izan ditzakela salatzen dute gazteek.