Euskal Curriculumak frankismoko biktimak kontuan hartzea proposatu du Ahaztuak-ek

2007-12-12

Ahaztuak 1936-1977 frankismoko biktimen eta errepresaliatuen elkarteak ekarpena egin nahi izan dio Euskal Curriculumari txosten bat landuz, memoria historikoa hezkuntzaren bitartez trasmititzeko beharraren ondorioz.

 
 

Txosten hori,  Sortzen-Ikasbatuaz, Ikastolen Konfederazioak eta Nazio Eztabaidaguneak hartu dute eta eragileen esanetan, Ahaztuak elkarteak ekarpen “ garrantzitsua” egin du. Euskal curriculumaren helburuetako bat, Historia Euskal Herriaren ikuspuntutik aztertzea da eta ekarpen horien bitartez bestela “azaleratzen ez diren hainbat gai” jorratzeko beharra landuko da: emakumeen lana, frankismoak eragindako sufrimendua edota biktimen eskubideen defentsa besteak beste.

Martxelo Alvarez Ahaztuak-eko ordezkariaren ustez, memoria historikoa ez da “iraganeko kontua”, “orainaldiarekin eta etorkizunarekin, eta indarrean dagoen eredu demokratikoarekin lotuta” dagoen auzia da.