EILAS sindikatuak Hezkuntzako aurrekontuen murriztea salatu du

2007-12-21

Atzo EILAS sindikatuak, hezkuntzara bideratzen diren aurrekontuak “ pisua galdu” dutela salatu zuen. “Hezkuntza sistema publikoaren emaitzak onak dira, finantzabide publikoa eskasa den arren”.

 
 

Arazo gisa ikusten dute sindikatuko ordezkariek  hezkuntzaren aurrekontuen parte haundi bat beste erakunde batzuetara bideratzea, adibidez ikastetxe itunduetara. Hala ere, arazoa orokorra dela uste du EILASek, eta horren adierazle da aurrekontuen murrizketa portzentuala. Sindikatuen datuen arabera, azken sei urteotan hiru puntu galdu ditu hezkuntzak: 2003an aurrekontu orokorraren %27,6 hezkuntzara bideratzen zen. 2008an ostera, %24,3.

Belen Arrondo EILASeko bozeramaileak, negoziaketa kolektiboaren inguruan “sentsazio gazi gozoa” dutela aipatu zuen, eta administrazio eta patronalek  Irakaskuntzako langileen eskubideen defentsan “ ez nahikoa" jasotzen dutela esan zuen.