Dirulaguntzak hiru urte arteko Araba, Bizkai eta Gipuzkoako haurren eskolatzean laguntzeko

2008-01-09

Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailak hiru urte arteko umeak eskolatzerako laguntzetara 4,2 milioi euro bideratuko ditu.
Laguntza hau, lan baldintza ezegonkorrak dituzten familiei eta oinarrizko errentaren inguruan daudenei bideratua omen dago.

 
 

Urtean 17.055 euroko errentaren azpitik dituzten familiek laguntzak jasotzeko aukera izango dute. Lau kide eta errenta 12.000 azpitik duten familiek, 1440 euro arteko laguntza jaso ahal izango dute ume bakoitzeko. Lau kide eta 12.000euroko errentaren azpitik badago, laguntza 1.440 euro artekoa izango da ume bakoitzeko. 12.000 eta 16.000 arteko errenta izanik, 1.080 euro artekoa, eta 16.000 eta 19.600 euro artean egonez gero, 720 euro artekoa.

Laguntzen helburua hiru urte arteko haurren eskolatzea sustatzea da, baita gurasoei normaltasunez lan egiteko aukera ematea. Guraso bakarreko familiek, elbarritasuna duen kiderik duten familiek, hiru semealaba baino gehiago dituztenek eta harrera familiek lehentasunak izango dituzte eskaerak egiterakoan.

Eskaeretarako epea ostiralean irekiko da eta hilabete batez luzatuko da. Haurra eskolatuta dagoen zentroan egin ahal izango da eskaera.

Pasa den urtean 8.861 familiek eskatu zuten eta horietako 5.281 familiei eman zitzaien laguntza. Hauetako 653 hiru kide baino gehiagoko familiak ziren eta 540 guraso bakarrekoak.