Eskolak Euskadunduk Mobilizazioak iragarri ditu urtarrilaren 25erako Gasteizen eta Iruñan

2008-01-11

Iruzurrik ez! Eskolak euskaldundu behar du lelopean abiatu du kanpaina berria Euskal Herriak Bere Eskolak. Euskararen Erakunde Publikoaren Hizkuntza Plangintza, Nafarroako Gobernuak martxan jarri duen Euskararen Nafar Institutua eta Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Ereduen proposamena iruzurra direla uste du EHBEk, eta ez dutela eskolaren bidez ikasleak euskalduntzeko balio.

 
 

Gaur egun eskolak hiru ikasletik bakarra euskalduntzen duela salatu dute eta euskararen ofizialtasuneranz eta hezkuntza sistema nazionalerantz eramango gaituen legea behar dugula adierazi dute.

Egoera horren aurrean, erantzun beharra ikusi du EHBE-k eta otsaila arte luzatuko den salaketa kanpaina martxan jarri dute. Milaka postal bidaliko dizkiete Tontxu Campos, Max Brisson eta Carlos Perez-Nievasi beraien ardurak bete ditzaten eskatzeko.

Era berean, Euskal Herri osoan izango diren mobilizazioetan parte hartzeko deia egin dute eta bereziki, urtarrilaren 25ean, Iruñean eta Gasteizen izango diren manifestazioetarako deia egin dute.