Elebitasunetik eleaniztasunera jardunaldiak

2008-01-15

Euskarazko irakaskuntzak erronka berrien aurrean duen egoeraren analisia egingo da otsailaren 20an Iruñean, NUPen. Nafarroako hezkuntza eragile anitzen artean sortutako dinamikari jarraipena emanez, Sortzen-Ikasbatuaz elkarteak, ELA, LAB eta STEE-EILAS sindikatuek egitarau oparoa antolatu dute egun horretarako, beste hainbat elkarte eta eragileren laguntzaz. Hik Hasi dinamizazio lanak burutzen ari da prozesuan eta jardunaldietan. Landuko diren gai nagusiak, hizkuntzekiko planteamendu berriak, ikastetxetako hizkuntza proiektuak, ebaluazioa eta urrats berriak izango dira.

 
 
Elebitasunetik eleaniztasunera jardunaldiak

Egitaraua:

Elebitasunetik eleaniztasunera
Euskarazko irakaskuntza erronka berrien aurrean

9:15ean Ongi etorria

9:30ean HIZKUNTZEKIKO PLANTEAMENDUA BERRITZEKO BEHARRA
- Europako hizkuntzen erreferentzia markoa
o Paul BILBAO. Hizkuntza Eskubideen Behatokiko zuzendaria
- Nafarroako euskararen legea: arazoak eta aukerak
o Roldan JIMENO. NUPeko zuzenbide publikoko irakaslea
- Haurren hizkuntza gaitasuna ikuspegi psikolinguistikotik
o Pablo SOTÉS. NUPeko psikologia irakaslea

11:30ean Atsedenaldia

12:00etan IKASTETXEKO HIZKUNTZA-PROIEKTUA
- Hizkuntzen proiektua normalizaziorako bitartekoa
o Matilde SAINZ. HUHEZI-MUko irakaslea.
- Hizkuntzen arteko harremanak
o Lurdes ETXEBERRIA. Aretxabaletako Kurtzebarri ikastetxe publikoko irakaslea
- Hizkuntza-proiektua eta Normalizazioa lantzeko esperientzia
o Josu REPARAZ. Lizarra ikastolako zuzendaria

14:00etan Bazkaria

16:00etan EBALUAZIOA eta URRATS BERRIAK
- Hizkuntzen ebaluazioaren garrantzia hezkuntza prozesuen hobekuntzan
o Arantxa URBE. Hik Hasiko kidea
- Euskararen eta gainerako hizkuntzen irakaskuntza psikologia eta soziologia kontuan izanik
o Maria-Jose AZURMENDI. EHUko psikologia irakaslea
- Jardunaldian egin diren ekarpen nagusien laburpena
o Joxe Mari AUZMENDI. Hik Hasiko kidea.

18:00etan AMAIERA

Lekua: Iruñeko NUPen, Olibondoak eraikinean.

Izena emateko: 948 221 380 telefonoan edo sortzen@arrakis.es helbide elektronikoan. Doan da.