Michael Apple izango da ikas.kom kongresuan

2008-01-16

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak abian jarri duen Ikas Komunitateen Programa eta honen Hedapen Plana ezagutzera emateko, otsailaren 18 eta 19an ikas.kom kongresua izango da Bilboko Euskalduna Jauregian.

 
 
Michael Apple izango da ikas.kom kongresuan

Bi egunetako jardunaldietan, besteak beste Michael Apple (Wisconsin Unibertsitateko Katedraduna), Miranda Christou (Chipreko Unibertsitatean Hezkuntzako Soziologiako irakaslea eta Genero eta Hezkuntzan aditua), Ramon Flecha (Bartzelonako Unibertsitateko Katedraduna), John Comings (Harvardeko Unibertsitatean irakaslea eta NSCALL ikerketa zentruko zuzendaria) eta Mikko Ojalaren (Helsinkiko Unibertsitateko irakaslea) hitzaldiak entzuteko aukera izango da.
Horrez gain, hainbat Ikas Komunitate ikastetxeek, baraien esperientziak tailerretan aurkeztuko dituzte.

Egitaraua eta gainontzeko informazioa ezagutzeko, klikatu loturan.�