Jende ugari bildu zen Ikaskom kongresuan

2008-02-21

Makina bat hezitzaile, hezkuntzako langile eta aditu gerturatu zen astelehen eta asteartean Bilboko Euskalduna jauregira, EAEko Hezkuntza Sailak antolatutako jardunaldietara.

 
 
Jende ugari bildu zen Ikaskom kongresuan

Bi egunen artean, antolatzaileen esanez 1200 lagun izan dira bertara hurbildutakoak. Lehen egunean, aurkezpen ofizialen ostean Michael Apple entsutetsuak eman zion hasiera kongresuari. Eskola demokratikoen inguruan eta komunitatearen garrantziaz mintzatu zen. Ostean, ikas komunitateetako hainbat partaide proiektuaren inguruan aritu ziren. Arratsaldean Helsinkiko Unibertsitatetik Mikko Ojala eta Harvardeko unibertsitatetik John Commings adituak izan ziren entzungai.

Astearte goizean, hautatzeko makina bat hitzakdi, esperientzia eta tailer izan ziren. Arratsaldean, Ramon Flecha ikasketa dialogikoen inguruan mintzatu zen. Ostean Juan Jose Agirrezabalak Hezkuntza Sailaren Ikas Komunitateen programa aurkeztu zuen eta Hezkuntza Sailburuordeak jardunaldien ondorioak aipatu zituen.

Jardunaldiei hasiera eman bezala, Apple-ek eman zien bukaera ere. “Eskola demokratikoak” liburua irakurria behar zuen eztabaidako partehartzaile orok, eta talde txikitan ideia anitz agertu ziren. Adituak, noizbehinka bere iritzia eman zuen eta denen artean hainbat ondorio jaso ziren.