Atzoko grebaren ostean, Perez Nievasekin elkartuko dira sindikatuak irakasleen zerrenden kudeaketaren harira

2008-03-05

Atzo berriro ere greba egin zuten Nafarroako hainbat eta hainbat irakaslek. Hezkuntza departamenduaren datuen arabera 690 irakaslek egin zuten greba eta sindikatuen arabera, 900ek. Argi dagoena, irakasle iraunkorren bateratzea handitu zela, departamenduaren arabera 87 funtzionario iraunkor elkartu baitziren atzoko ekimenera.

 
 
Atzoko grebaren ostean, Perez Nievasekin elkartuko dira sindikatuak irakasleen zerrenden kudeaketaren harira

Nafar Gobernuko Hezkuntza Sailburuaren foru aginduaren arabera, eskola publikoetako irakasleen zerrendak kudeatzeko modua aldatuko da. Sindikatuen arabera, orain oposizietako emaitzak balio arras handiagoa hartuko du norbanakoaren esperientziarenak baino. Ondorioz, sindikatuek ez dute justua ikusten horrek sor ditzakeen ondorioak, hala nola, esperientzia duten irakasleak egoera prekarioago batera bideratzea.

CCOO, STEE-EILAS, AFAPNA, CSI-CSIF, UGT, ELA, LAB eta ANPE sindikatuak gaur bilduko dira Perez Nievasekin gaiaren inguruan negoziatzeko eta foru agindua ezeztatzea eskatuko dute. Egoerak hobera egiten ez badu, biharko greba deialdia mantenduko dela diote sindikatuek.