Ordezko irakasleekin negoziazioak hastea onartu du Perez Nievasek

2008-03-06

Nafarroako ordezko irakasleak gaurko deitutako hirugarren greba eguna bertan behera utzi dute. Atzo bildu ziren sindikatuak Nafarroako Hezkuntza departamenduko Perez Nievas kontseilariarekin eta honek negoziatzen hastea onartu du.

 
 

Astelehenean bilduko dira sindikatuak (AFAPNA, ANPE, CCOO, CSIF, ELA, LAB, EILAS eta UGT) hezkuntza departamenduko buruarekin. Irakasle ordezkoen zerrendak kudeatzeko sisteman dela-eta eta foru agindu hori ezartzeko modua dela-eta hainbat desadostasun sortu dira eta hainbat eskaera egin nahi dituzte. Oposizioaren emaitzen eta esperientziaren arteko oreka izatea nahi dute. Orain arte, zerrendetan esperientziak %60 balio zuen. Sindikatuen esanetan, orai, oposizioetako emaitzei balio osoa ematen zaie. Sindikatuak, akordiorik lortu ezean, “ez dute baztertzen berriro ere mobilizazioei ekitea”.