Iparraldeko eskola publikoetan ez da irakasle gehiago egongo datorren ikasturtean

2008-03-31

Paueko Akademia ikuskaritzak jakinarazi duenez, Frantziako Hezkuntzak ez ditu datorren ikasturterako sail elebiduneko irakasleak gehituko. Pirinio Atlantikoetan 70 gela kenduko ditu eta departamenduan 16 irakasle postu galduko lirateke datorren irailean. Biharko gurasoak grebara deitu dituzte sindikatuek.

 
 

Kati Petrissans, SNUIP-FSU64 sindikatuko kideak adierazi zuenez, “batez bertze egindako iragarpena da hori, errealitatean, gaur egun, anitzez gehiago dira murrizketak". Denera, 70 postu kendu nahi dira eta 35 ireki.

Kexa azaltzeko xedez Atharratze eta Hendaian eskola okupazioak egin ziren pasa den astean. Maulen, Kanbon, Hazparnen, Urketan eta Angelun, gurasoek eskolak itxi dituzte eta hainbat mobilizazio egin dituzte. Besteak beste, klase murrizketak salatzeko sinadurak biltzen ari dira, eta Hendaian, autokarabana ere egin dute.

Bihar, gurasoak grebara eta deitu dituzte sindikatuak, 2008-2007ko eskola mapa ebatziko dutelako Pauen, Pirinio Atlantikoetako Ikuskaritza Teknikoeko batzordeak. Angeluko eskoletako gurasoen manifestazioa ere izango da bihar, Herriko Etxearen aitzinean, protestaka jarraitzeko.