Bizikidetza heziguneetan lantzen

2008-04-09

Hik Hasiren 21.monografiko honetan, eskolan bizikidetzako gatazkak bideratzeko eta bizikidetza hobetzeko hainbat gako ematen dira. Bertan, HIK HASIko Udako Topaketetan “Harremanak gelan” eta “Txokoa, negoziaketa eta bitartekaritza” izenburupean landutako ikastaroetan eskainitako edukien nondik-norakoak jasotzen dira. Ikastaro hauen emaileak, eta ondorioz, eduki hauen sortzaileak, Amaia Agirre Geuzeko kidea eta Blanca Kerejeta Bhko aholkularia izan dira.

 
 
Bizikidetza heziguneetan lantzen

Eskolak, gero eta maizago ematen diren bizikidetza arazoen aurrean, hauek prebenitzeko ardura gero eta handiagoa du, jendarteko beste erakundeekin batera. Monografiko honetan, eskola komunitate osoaren inplikazioaren beharra azpimarratzen da, eta hainbat esperientzia agertzen dira adibide gisa.

Aurkibidea:

Hitzaurrea

Bizikidetza eredu globala ikastetxeetan
Bizikidetza ikastetxeetan.
Ikastetxeetako Bizikidetza Eredu Globala.
Eskolako Bizikidetza Eredu Globala lantzeko beharrezko
trebetasunak.

Berdinen arteko jazarpenari aurre egiteko bideak
Indarkeria motak, eta haien osagaiak eta funtzioak.
Eskola-jazarpena nagusitasun/men egite eredu gisa.
Zer aldatu behar dugu gure ikastetxeetan eskola-jazarpenari
aurre egiteko?
Ekinbideak jazarpenaren aurrean: nola esku har dezakegu.
Bullying kasu baten azterketa

EAEko ikastetxeetako bizikidetza egoera
Arartekoaren arabera
Ikerketaren ondorio nabarmenenak.
Zergatien eragoztea.
Txostenak proposatzen dituen neurriak.

EAEko urteko bizikidetza plana eratzeko gida
(UBP): ibilbidea

Esperientziak
Gainzuri LHI, Urretxu.
Murumendi LHI, Beasain.
Hirukide, Tolosa.

Bibliografia