Irrika.net eta Zio proiektua

2008-04-10

EHUk Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailaren, Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko Foru Diputazioen eta Elhuyar Fundazioaren laguntzarekin sortutako ZIO (Zientzia Irakurle Ororentzat) proiektua (Zientzia Irakurle Ororentzat) martxan da. Proiektu honen barruan, alde batetik gazteei ikastetxeetan banatzeko Irrika dibulgazio aldizkaria dago, Irrika webgunea edota orainarte argitaratu izan den ZIO bilduma.

 
 
Irrika.net eta Zio proiektua

ZIO proiektuaren helburua zientzia euskaraz jendarteratzea da. Alde batetik, Irrika aldizkaria, DBHko 3. Eta 4. mailako eta Batxilergoko ikasleentzat zientzia dibulgazio aldizkaria da. Zientzia-teknologia eta gizarte-zientzietako gaiak zabalduko ditu gazteen artean eta jakintza eta ikerketarenganako jakin-mina, zaletasuna eta bokazioa piztea da helburua. Edukia Elhuyar Fundazioak sortzen du eta aurten hiru zenbaki aterako dira: udaberrian, udazkenean eta neguan.

Aldizkaria, karpetan sartzeko modukoa da, kolorez betea eta gaurkotasunezko irudiz josia. 66.000ko tirada izango du eta doan banatuko da Araba, Bizkai eta Gipuzkoako ikastetxe guztietan. Irrika.com webguneak osatzen du aldizkaria, funtzio interaktiboagoa beteko duena.

ZIO bildumari dagokionez, 2003tik argitaratzen da eta oringoan liburu berria kaleratu du: Gogo basatiak: zer duten animaliek benetan buruan. Egilea Marc D. Hauser psikologo eta biologo eboluzionista eta Harvard unibertsitateko irakaslea da.